“Etorkizuneko energiak beharko du izan segurua, lehiakorra eta iraunkorra. Eta horretarako hiru gauza behar dira: teknologia, teknologia eta teknologia” adierazi du Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari ordezkariak, Gipuzkoako Enpresari Foroan barrena gaur izan den hitzaldian zehar.
Imazek azpimarratu duenez “enpresok izan gaitezke problemaren zein soluzioaren parte. Repsolek nahi du soluzioaren parte izan. Ez gara ‘pelotazotan’ diharduen konpainia. Repsol — Petronor, A Coruña, Cartagena, Puertollano eta Tarragonako bost findegietan— urteko lau milioi tona C02 isuri murriztzen ari da”.
Hitzaldia Gipuzkoako Merkataritza Ganberan eratu da, El Diario Vasco egunkariaren ekimenez, Laborak Kutxa eta PWC enpresen laguntzaz, eta Gipuzkoako guztiko erakunde, enpresa eta teknologia-zentruetako ordezkaririk nagusienen aurrean.