Manu Alvarez kazetaria, Energia’2017 saria

Josu Jon Imaz eta Manu Alvarez, gaur, Madrilen.
Manu Alvarez El Correoren ekonomia korrespontsala Energia’2017 saria irabazi du, “Petrolio” modalitatean, Espainiako Energia Klubak antolatutako XXVII Energia Sarietan.

Alvarezek saria jaso du Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatuaren eskuetatik, energiaren inguruko gai orokorrei buruz egindako dibulgazioagatik eta ezagutzarik onenagatik, baita petrolioari buruz, bereziki, egindako lanagatik ere.

Ekitaldia gaur izan da, Madrilen, Alvaro Nadal Energia ministroa bertan izan delarik.

Zorionak!