Etenaldi Orokorra une egokia izaten ari da zuzietako batzuk, hurrengo ziklorako, berrikusi eta berriztatzeko.
Zuziak industria instalazioetan ezinbestekoak diren segurtasun-gailuak dira, noizean behin presioa askatzeko. Zuziak monitorizaturik daude etengabean, bere emaria neurtzen da, baita garraren tenperatura eta itxura ere, bere elementu guztiak aldizka aztertzeaz gainera. Gertakizunen batengatik produzitutako gasak erretzeko funtzioa dauka, atmosferara isuria saihestuz.
Oraingo honetan, geldituak dauden zuziak konponketa lanetan dauden unitateei dagozkie. Etenaldia aprobetxatuz, zuzi horien sistemetan mantenu lanak egiten ari dira, garbiketa kimikoak, adibidez.