“Beti egin da honela delako aitzakia etorkizuna hiltzen duen birusa dela” ziurtatu eta “konbentzionaltzat” jotzen den guztia gainditzeko premia nabarmendu ondoren, zera gogoratu du: “konbentzionala dugu gaurdaino eta honaino ekarri gaituen palanka, izan ere, gure aurretik beste batzuek etorkizuna ikusi eta berrikuntza sustatu zuten, haien garaian konbentzionala zena gaindituz. Hobetzea eta aurrera egitea da helburua, eskura dauzkagun teknologiarik onenak era berritzailean erabiliz”.
Era berean, haren esanetan, “prozedurak oinarrizko tresna bat dira, ez helburu bat berez. Zorroztasunez pentsatzea eta lankidetza irekian jardutea da, pertsonek kontsumitzaile bezala egiten dituzten eskakizunetara egokitzeko moduko produktu eta zerbitzu lehiakorrak sortu eta eskaintzeko tresna bakarra”.