“Naturaren Ahotsa-La Voz de la Naturaleza” 25 urte bete ditu. Petronorren babesa duen, bi hilabetean behingo argitalpen honek 1992an sortu zuen ADEVE erakunde kontserbazionistak, eta bere helburua ingurumen zein bioaniztasun gaietan sentsibilizatzea eta gizarte informazioa dira.
Petronorren eta Naturaren Ahotsaren arteko lankidetza 1994an hasi zen, aldizkaria sortu eta bi urte beranduago. Geroztik, findegia argitalpena lagundu du, baita ADEVEk ateratako hiru liburu babestu eta editatu ere: “Arrainak”, “Playas del País Vasco” eta “Zuhaitzak, árboles autóctonos y ornamentales del País Vasco”.
Aldizkariaren 25. urteurrena dela eta, ADEVEk “Una mirada a la naturaleza a través de Naturaren Ahotsa” erakusketa antolatu du. Apirilaren 3tik 27ra izango da, Barrainkua Udal-zentro bilbotarrean. Bertan argitalpenaren 174 portaden bilduma ikusi ahal izango da.
Aldizkariak bi argitaraldi ditu, bata paperean, 200 ale argitaratuz, eta bestea digitala, adeve.es webgunean doan dagoena.