Lan-arriskuen nahiz industria-arriskuen prebentzioa Findegiaren kudeaketa-sistema orokorrean aintzat hartzen da. Segurtasunaren inguruko jarduerak agerian jartzen dira langile guztien segurtasun prestakuntzan, aldizkako simulakroen garapenean, maila guztietan egindako segurtasun batzarretan, eta plantetan egiten diren ikuskapen zein behaketetan.
Petronorrek segurtasunez eta arduratsu jokatzen du jarduera guztietan. Indarrean dauden lege eta araudi guztiak betetzen ditu, baita segurtasunari buruzko nazioarteko kode zorrotzenek adierazitako jardunbide onenak ere.
Gaur, Nazioarteko Lan-Osasun eta Segurtasun Eguna da, Petronorrek ez du ahazten zuhurtasunari balio erantsia dariola, erantzukizuna bete beharreko baldintza dela eta segurtasuna, berriz, gutako bakoitzaren konpromisua, bai lankide guztiei dagozkienetan eta baita inguru-minguruari zor zaionez gero ere.