PETRONORREK 2016. URTEAN 222 MILIOI EUROKO IRABAZI GARBIA LORTU DU

2016ko emaitzen aurkezpenen parte hartzaileak
Andreu Puñet, Emiliano Lopez Atxurra eta Jose Ignacio Zudaire 2016ko emaitzen aurkezpenean.
Petronorrek 2016. urtea eragiketen eraginkortasuna hobetzeko planarekin jarraitu du. Ingurune aldakor eta zalantzagarrian, ekitaldian helburua destilazio eta bihurtze gaitasunaren erabilera areagotzea izan da eta, xede horrez, aktiboen kalitatea aprobetxatu da. Arinen produkzioaren balioa sustatu da, gasolinek eta naftek eskaintzen dituzten marjina altuen ondorioz. Gastu finkoak kontrolatuak mantendu dira eta kontsumoak murriztu ere bai, energia eraginkortasunaren nahi handiko hobekuntza planari eta petrolio gordinaren prezio merkeei esker.

Unitateetan, lorpen horietan guztietan oinarrituta, marjina unitarioa 6,72 $/bbl-n kokatu da, 3 dolar upel baino gehiago oreka puntuaren gainetik.

Diferentzial horiekin, eta dolarraren sendotasunak lagunduta, urtean operatibo arruntaren emaitza 267,1 milioi eurora iritsi da. Dena den, egia da zenbateko hori lortzen urtearen amaierako petrolio gordinen eta produktuen inbentarioaren balioa handitzeak (54 milioi euro) lagundu duela.  Zergen ondoren ekitaldiko guztizko emaitza +222,4 milioi eurokoa da, hain zuzen ere, 2015. urtean baino % 12,5 gehiago eta aurreko ekitaldietako galeretatik urrun.

Konpainian industria eta jarduera adierazleek 2015. urtean lortutako goi mailak mantentzen dituzte:

  • Gehieneko destilazioa, krisiaren aurreko balioetara arte, 71,1 milioi upel prozesatu, 10,6 milioi tonaren baliokideak, findegiaren gaitasun teorikoaren % 91,3.
  • Salmentek 11 milioi tona gainditu dituzte. Merkatu nazionalean konpromisoak estali ostean, horien % 38 esportaziora bideratu da.
  • Instalazioetan energia eraginkortasunaren hobekuntza programaren barruan neurriak inplementatu dira eta horiei esker energiaren kontsumoa 24 mila tona fuel oil baliokidean murriztu da eta 6,9 milioi euroko emaitza izan da.

Lortutako emaitzei eta zirkulatzailea finantzatzeko beharrezkoa den inbertsioa kontrolatzeari esker, urtean gutxi gorabehera 516 milioi eskudiru sortu da.  Baliabide horiekin, jarduneko inbertsioei aurre egiteaz gain, finantza zorraren berregituratze planarekin jarraitu da eta zenbatekoa 121 milioi euron murriztu da. 28 milioi euro dibidendu ordaindu dira 2015. ekitaldiko emaitzen kargura.

Hala eta guztiz ere, jardueran lehiakortasunaren, eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren goi maila mantentzeko egindako eta burutu beharreko inbertsioaren intentsitate mailari erreparatuz, Petronorrek emaitza horiek neurriz balioztatu behar ditu, konpainiaren ordainketa konpromisoak kontuan hartuta.

Egungo jardueren etekina hobetzeaz gainera, Petronorrek berritu behar du etorkizun zalantzagarri eta aldakorrean bere tokia aurkitzeko. Aurrekoari eutsiz, 2016. ekitaldia mugarri garrantzitsua izan da etorkizuneko Petronorren oinarriak finkatzeko. Definitutako ekintza desberdinen artean, Petronor Innovación, S.L. sortu dela azpimarratu behar da. Petronorrek % 100eko partaidetza duen filiala da. Sozietatea “Zientzia, Teknologia edo Berrikuntzaren Euskal Sarean” enpresaren I+Garen unitate bezala ziurtatu zen, energiaren eta fabrikazio aurreratuaren eremuan gainerako zientzia eta teknologia eragileekin jarduera koordinatu eta lankidetzan aritzeko.

Helburua findegiaren sektorean jarduten duen enpresa izatetik energiaren sektorean ikuspegi zabalagoa duen enpresa izatera pasatzea da. Hala, balioen kateetan posizioak zehaztuko dira, gaur egun ez baitago halakorik. Ziklo estrategikoaren lehenengo urte honetan teknologia eta antolakuntzaren ikuspegitik proiektu berriztatzaileei ekin zaie eta 2017. urtean zehar jarriko dira abian. Nolanahi ere, gaur egun indarrean dagoen jarduteko modua optimizatzeko gaitasuna izango dute.

Bestalde, jarduteko modu horiek enpresaren jarduerari dagokion errentagarritasuna eta iraunkortasuna ziurtatzen dute.

 *Txostena eta zifra koadroak, hemen.