Carlos Martinez eta Ruben Rios, pasa den larunbatean, Muskizen, Petronorren laguntzaz, izandako Ivan Lopez XVIII. Oroimenaren irabazleak izan dira, Roadbook eta Trippy mailetan, hurrenez hurren.
Guztira 18 pilotu parte hartu zuten Oroimenean, bi mailetan banaturik -Roadbook (5 pilotu) eta Trippy (13 pilotu)-. Froga, basoko pistetatik eta 150 kilometroko ibilbideaz, GPS bidez kontrolatutako Nabigazio eta Erregulartasun Ibilbide Turistikoan oinarritu zen.
Ibilbidearen garapena lasaia izan zen eta honela gelditu ziren sailkapenak: Roadbook mailan Carlos Martinez lehena izan zen, Ander San Jose bigarrena eta Ricardo Martinez hirugarrena. Trippy mailan Ruben Riosek irabazi zuen, Alfonso Cuesta eta Jose Antonio Alkortaren aurretik.