AECC-ren Bizkaiko Batzordeak findegiaren langileak tabakoaren kontsumoari buruz informatu zituen atzo, eta minbiziaren kontrako borrokaren aldeko loteria dezimoak ere saldu zituen.
Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen bi boluntario Petronorren hall-ean mahaia jarri zuten atzo, 12 eurotan langileei loteria dezimoak saltzeaz gainera, tabakoaren kontsumoari eta bere ondorioei buruz informatzeko.
Ez da AECC-ren boluntarioak gaixotasun honetaz langileak sentikortzeko eta kausa honetarako dirua biltzeko findegira gerturatzen diren lehendabiziko aldia. Boluntarioetako batek, Asuncion Rodriguezek, hurrengoa aipatu zuen: “Petronorrera loteriarekin etorri garenean dena saldu dugu. Euskadin orokorrean loteria asko saltzen da, jendeak ondo kolaboratzen du”.
Loteria saltzeko kanpainaren ondoren, Elkarteak boluntarioek saldutakoaren portzentaje bat jasoko du.