Harearen kalitatea ona da, eta bainatu daiteke, Bizkaiko 21 hondartza guztietan. Honelaxe segurtatzen du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, ekainaren 23an, egindako azken kontrolak, bainu eremuen egoera zertan den neurtzeko astero egiten den azterketaren barruan.
Uraren egoerari dagokionez, berriz, kalitatea bikaina da honako hondartzetan: Muskiz-Zierbena, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Sopelana, Barrika, Plentzia, Gorliz, Bakio, Bermeo, Mundaka, Laga, Ea, Ispaster eta Karraspio.
Egoera ona bai, baina ez ostera bikaina, beste bost hondartza hauena: Las Arenas (Getxo), Lemoiz, Laida (ibaia), Isuntza (Lekeitio) eta Arrigorri (Ondarroa).