«Repsolen akziodunerian parte hartzen duten inbertsiogileen % 12 iraunkortasunaren aldeko konpromisoa eskatzen duten funtsak dira», adierazi du gaur goizean, Bilbon, Josu Jon Imaz Taldeko kontseilari ordezkariak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Finecok eta Deustuko Unibertsitateak antolatu duten inbertsio arduratsuari buruzko jardunaldiaren barruan.
Imaz ziur azaldu da % 12ko parte-hartze horrek gorantz egingo duela, izan ere, iraunkortasuna eta ingurumena “negozioaren bihotzari atxikita dauden osagaiak dira dagoeneko, hil ala biziko osagaiak guretzat”.
Repsol Taldearen arduradun nagusiak «enpresen jokaera arduratsua» defenditu du ingurumen eta gizarte alorretan, baita barruko gobernantzari dagokionez ere. «Ez da azaleko aurpegi-garbitze bat, negozio kontua baizik», ziurtatu du.