Petronorrek, findegiko “Energiaren Kudeaketarako Praktika Komunitatea” deritzonaren barruan, Manuel Peñak, Aitor Larrañagak eta Iñigo Gomezek egindako lana aitortu du.
Honela, Zuzendaritzak agirian nabarmendu nahi izan du Manu, Aitor eta Iñigoren ahaleginaren balioa, “ezagutza zabaltzen eta esperientziak trukatzen eta ezagutzera ematen izan duten parte-hartzeagatik”.
Aitorpena gaur bertan egin da, Zuzendaritza Batzordeak izandako bileraren barruan. Andreu Puñet kontseilari ordezkariak diploma oroigarri bana eta esker oneko opari txiki bana eman dizkie hiru protagonistei. Hainbat arduradun eta arlobururekin batera, bertan izan dira Pedro Boyra eta Jose Maria Montserrat, Mantenu eta Produkzio zuzendariak, hurrenez hurren.
Zorionak hiruroi eta eskerrik asko.