Guztira, 5 eta 12 urte bitarteko 145 neska-mutilek parte hartu dute, duela zortzi urtez geroztik, ekainean eta uztailean, Las Carreraseko Mortuero futbol-zelaian eta Muskizko Maleconen jokatzen den Petronor Futbol Campusaren aurtengo edizioan. Lehiarik gabeko giroan umeak eta gaztetxoak futbolaz ikasi eta jostatzea da ekimen honen helburu nagusia
Futbolaren irakaskuntzaren bitartez, pertsonaren garapenerako oinarrizkoak diren hezkuntza arloko beste alderdi batzuk ere txertatzen dira, hala nola, lagunartekotasuna, adiskidetasuna, joko garbia eta besteenganako errespetua.
Aurtengo 145 parte-hartzaileen % 90 baino gehiago Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako neska-mutilak izan dira, baita Petronorreko langileen seme-alabak ere, matrikularen ordainketan munta handiko deskontuak izan dituztelarik