Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako 7 eta 12 urte bitarteko hogeita hamasei ikaslek parte hartu dute Muskizko I. Udaleku Teknologikoan, uztaileko lehen hamabostaldian. “Edurobotic” hezkuntza-robotikako zentroak antolatutako jarduera hau Gaztegunean egin da, Forlan-en laguntzaz eta Petronorren babespean.
Astebeteko bost taldetan banatuta, txikienek programazioaren munduan lehenengo pausoak eman, eredu robotikoak eraiki eta ordenagailutik programatzeko aukera izan dute.
Nagusiagoek ere programatzeko tresnak erabili eta roboten arteko lehiaketak antolatu dituzte, diseinuaren arloan gauzatu dituzten lehenengo lanak aurrera ateratzeaz gainera.
Ikasleek aplikazioak erabili dituzte senideekin lotuta egoteko, eta 36 parte-hartzaileen 26 gurasok aplikazioa deskargatu eta seme-alabekin harremanetan jardun dute.
Lehenengo campus teknologiko honek izan duen erabateko arrakastaren ondoren, datorren urtean ere jarraipena izango du seguru asko.