Aurkezpenean izan dira Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea; Almudena Ros, Alicia Koplowitz. Grupo Omega Capital Bildumako kontserbatzailea eta erakusketako komisarioa; Francisco Calvo Serraller, katalogoko saiakeraren egilea; eta Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria.
Emiliano López Atxurraren esanetan “Petronor Euskal Herriko enpresarik garrantzitsuenetakoa da eta Arte Ederretako Museoa kultura-arimarik adierazgarrienetakoa”. Zentzu honetan omen du zentzua Petronorrek Museoari eskainitako laguntza eta, are gehiago, “pintura unibertsalaren sortarik esanguratsuenetako bat biltzen duen erakusketa hau tarteko delarik”.
Bilduma osatzen duten garai guztietako artisten 90 piezek artearen historian egindako ibilbidea erakusten dute. Hauek nabarmentzen dira: Espainiako eskolakoak (Pantoja de la Cruz, Morales, Zurbarán, Arellano, Paret edota Goya), Italiako vedutismoa (Guardi eta Canaletto), postinpresionismo frantziarra (Van Gogh, Gauguin eta Toulouse-Lautrec) eta arte garaikidea (Picasso, Juan Gris, Antonio López, Millares, Tàpies eta Barcelóren lanak, arte espainiarrean; eta nazioartean, Mondrian, Modigliani, Schiele, Van Dongen, De Kooning, Rothko, Twombly, Freud, Fontana edota Kiefer). Arte garaikidearen kapitulua osatzen dute Gargallo, Julio González, Oteiza, Chillida, Calder, David Smith, Giacometti, Louise Bourgeois edo Donald Judden eskulturek.
Erakusketa museoko BBK aretoan egongo da ikusgai uztailaren 28tik urriaren 23, eta arte garaikidearen aretoan jarraituko, obra berriagoko bildumari eskainitako atalarekin.
Erakusketak dirauen bitartean, bisitetarako ordutegi berezia jarriko da, eta museoak asteartero irekiko ditu ateak (normalean, egun horretan museoa itxita egoten da), 10:00etatik 20:00etara, tarifa murriztuarekin (museoko gainerako espazioak itxita egongo dira).
Gainera, Petronorrek sarrerak zozkatuko ditu findegi inguruko auzo-elkartekideen artean.