Petronorrek jakinerazi nahi du, goizaldeko ordu txikietan geratu dela, ustekabean, FCC unitatearen gasen konpresorea. Ondorioz, Zuzi 3 delakoaren garra nabarmen gehitu da eta, behar bada, baita zeolita geldoa sakabanatu ere.
Ezin izan denez berriro ere konpresorea indarrean jarri, FCC (Fluid Catalytic Cracking) unitate osoa geratzea erabaki da eta, horretara, zuziaren gar-emaria aldi berean murriztu. Abian jartzeari ekin bezain laster, berriro ere egoeraz informatuko da.
Honen guztiaren berri eman zaio, hasiera beretik, SOS-DEIAK erakundeari.
Oharra: Geroztik aurreikusi denez gero, FCC unitatea (gasolina ekoiztekoa dena) berriro lanean jarri ahal izateko sekuentzia gaur arratsaldean zehar hasiko da.