Petronorren XXXIV. Ikurrina datorren igandean, uztailaren 30ean, lehiatuko da, goizean zehar, Zierbenako uretan. Arraun-lehiaketa ofizialaren barruan, Kantauri itsasbazterreko trainerurik onenak bilduko dira, aurrez aurre, Baionatik Bayonara.
Halaber, emakume arraunlarien arteko II. Petronorren Ikurrina ere Zierbenako estropada-eremuan bertan erabakiko da, goiz berean.
Lehiaketa biak atzo aurkeztu ziren ofizialki, Zierbenako Arraun Taldearen egoitzan. Aurkezle izan ziren Iñigo de Loiola Ortuzar Zierbenako alkatea; Gualber Atxurra, Petronorren Erakunde-Harremanen arduraduna, eta Jose Luis Herrerías “Txito”, Zierbenako Arraun Taldearen lehendakaria.