Lanbide Heziketarako hogei beka

Lanbide Heziketarako beka-programa, Repsol Fundazioa eta Petronorren artean
Repsol Fundazioak eta Petronorrek Lanbide Heziketarako 20 beka eskaintzen dituen programa baterako deia zabaldu dute, LH hezkuntza-aukeratzat sustatu eta gazteen enplegagarritasuna eta lan-munduratzeko gaitasuna hobetzeko asmoz.

Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako hezkuntza-ingurunean banatuko diren hogei beka hauetatik bost Gradu Ertaineko Preskuntza Zikloetara bideratuko dira, eta gainerako hamabostak Goi-Mailako Graduko Prestakuntza Zikloetara. Beka bakoitzaren zenbatekoa 800 eurokoa da. Horietako bi % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten ikasleentzat izango dira. Gainera, bi zikloetako ikaslerik onenek 300na euroko bonus gehigarri bat jasoko dute 2018ko urrian, egindako ahaleginaren esker onez.

Deialdi hau 1981eko abenduaren 31az geroztik jaio eta becasfp.fundacionrepsol.com webgunean zehaztutako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztenei zuzenduta dago. Eskaera egiteko epea urriaren 16an amaituko da.

Petronorren findegiarekin lotutako 20 bekez gainera, Repsol Fundazioak beste laurogei bekatarako deialdia ere zabaldu du; hogeina beka Repsol Taldeak A Coruñan, Tarragonan, Cartagenan eta Puertollanon dituen findegien inguruneetarako.