Teknologiarik aurreratuenak tresna bakar batean integratuz, hainbat sentsore erabiltzen dituen sistema konplexu hau inplementatu ahal izango da, eta honi esker, itsasoan gorabeheraren bat detektatuz gero, sistemak argi infragorriko eta radarreko irudien bitartez lortutako informazio guztia bilduko du, kontrol-zentroan alarmari automatikoki eraginez.
Hori guztia bi minututik beherako denboran egiten du, gauez zein egunez, baldintza klimatologikorik latzenetan ere. Honek fidagarritasun-maila maximizatu eta eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan etengabeko monitorizazioa izatea ahalbidetzen du.
Petronorren Terminalean instalatutako sistemak dagokion itsas azalaren % 100en gaineko estaldura lortuko du datorren irailetik aurrera, eta honek aurrerapen handiaz esku hartzeko aukera bermatuko du. Gainera, sistemak orban horiek norberarenak ala beste norbaitek eragindakoak diren zehazteko gaitasuna izango du.
Repsol Taldeak eta Indra teknologia-enpresak elkarrekin garatu duten teknologia hau HEADS deitzen da, ingelesezko siglei jarraiki: Hydrocarbon Early Automatic Detection System.