Beste behin, aurreko asteetan bezalaxe, uraren kalitatea “bikaina” da Bizkaiko hondartzarik gehienetan. Hau da, Muskiz-Zierbena, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Sopelana, Barrika, Plentzia, Gorliz, Bakio, Bermeo, Mundaka, Laga, Ea, Ispaster eta Karraspio hondartzetan.
Honelaxe segurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, abuztuaren 11n, egindako azken kontrolak, bainu eremuen egoera zertan den neurtzeko astero egiten den azterketaren barruan.
Kontrol berberak adierazten duenez, egoera ez da “bikaina” baina bai, ostera, “ona”, beste bost hondartza hauetan: Las Arenas (erdia), Lemoiz (Armintzekoalde), Laida (ibaia), Lekeitio (Isuntza) eta Ondarroan (Arrigorri). Eta ez da ona, baina bai, gutxienez, “nahikoa”, Mendexako itsasadarrekoan.
Horretara, bainua libre da Bizkaiko 21 hondartzetan eta harearen kalitatea ere ona, asteroko kontrolpean dauden hondartza guztietan.