Harearen kalitatea ona da, eta bainatu daiteke, Bizkaiko 21 hondartza guztietan. Honelaxe segurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, abuztuaren 4an, egindako azken kontrolak, bainu eremuen egoera zertan den neurtzeko astero egiten den azterketaren barruan.
Uraren egoerari dagokionez, berriz, kalitatea “bikaina” da honako hondartzetan: Muskiz-Zierbena, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Sopelana, Barrika, Plentzia, Gorliz, Bakio, Bermeo, Mundaka, Laga, Ea, Ispaster eta Karraspio.
Egoera “ona” bai, baina ez ostera bikaina, beste bost hondartza hauetan: Las Arenas (erdia), Lemoiz (Armintzekoalde), Laida (ibaia), Lekeitio (Isuntza) eta Ondarroa (Arrigorri). Eta ez da ona, baina bai “nahikoa”, Mendexako itsasadarrekoa.