Azken orduetan Katalunian izan diren atentatuak direla-eta zeharo hunkituta, Petronorren langileek minutu bateko isilunea izan dute gaur, eguerdiko 12:00tan, biktimen senideei zein adiskideei euren laguntza eta elkartasuna adierazteko.
Era berean, Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) dei egin die hiritarrei euskal udaletxeen aurrean bildu eta Katalunian izandako atentatuen aurkako jarrera agerian adierazteko. Eudelek egindako dei honi erantzun diotenen artean izan dira Bilbo, Donostia eta Gasteiz hiriburuetako udalak. Iñigo Urkullu lehendakaria Donostiakoan izan da.