Patronorrek jakinerazi nahi du bihar, abuztuaren 10ean, goizeko 10:15 – 11:30 bitartean, BegiPlant deritzon sistema berria frogatuko dela estreinako, inoiz gerta daitekeen sua ahalik eta lasterren antzemateko.
Froga hau ohiko praktika-eremuan egingo da, Petronor findegian bertan. Ariketa gisa, kolore gris iluneko hainbat ke-bengala jaurtiko dira, gero, propio jarritako telebista-zirkuitu itxiaz detektatzerik ote dagoen ala ez frogatzeko. Ez da egiazko surik izango, ezta ingurumen-eraginik sortaraziko ere.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAKi, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.