Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, arratsaldeko 18:22an, ustekabean geratu dela Koke Plantaren CK6 konpresorea. Ondorioz, eta segurtasun-arauez, behar baino gas-emari gehiago bideratu da 3. Zuziaren barrena. Bi minutu ingurutan, kea eragin da. Geroztiik, egoera egonkortu da, ohi den baino gas gehiagoz, baina gardentasunez.
Koke Unitatea ez da ezein momentutan geratu. Lanean jarraitzen du, nahiz indar murritzagoz izan, mantenu-zerbitzuek noiz konpresorea konponduko eta berriro martxan jarri zain.
Honen guztiaren berri eman zaio, gertatu bezain laster, SOS Deiaki.
Oharra: Goizaldeko 2tan. konpondutzat eman da konpresorea eta abian jarri. Baita erabat normaldu ere 3. Zuziaren garra. Aldi berean, SOS Deiaki jakinerazi zaio.