“Deskarbonizazioa, energia-kontsumoaren demokratizazioa eta honi lotuta elektrizitatea munduko herrialde guztietara banatzeko aukera, eta ekonomia digitalaren agerpena nahiz bioteknologiaren aurrerapena eta adimen artifizialaren garapenaren harira energia sektoreak egin beharreko eraldaketa” dira energia sektorearen hiru erronka nagusiak, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentearen hitzetan.
Innobasquek (Berrikuntza gara) egindako elkarrizketa batean, Lopez Atxurrak argi utzi du “Petronorrek energia eta mugikortasunaren arloko erreferentzia izaten jarraitu nahi duela, eta horretarako, energiaren inguruko produktu eta zerbitzu berriak ekoiztu eta eskaini behar ditu, euskarri desberdinetan eskaini ere, merkatuaren bilakaera eta eskaerak aintzakotzat hartuz”, izan ere, “berrikuntza, energia-eraginkortasuna eta mugikortasun elektrikoa ez dira Petronorretik at dauden esparruak”.
Presidentearen esanetan, “Petronor Innovacion filiala da teknologia eskuragarri berriak, digitalizazioa eta adimen artifizialarekiko integrazioa erakartzeko erantzuna, orientazio estrategiko berrian nahiz ekoizpenaren kudeaketan.”