Naukas (zientzia, errusieraz) ekitaldiek hamar minutuko berrogeita hamarren bat hitzaldi labur bildu ohi dituzte, jarraian, goiz eta arratsaldez, bi eguneko jardunaldietan zehar, zientzia eta teknologia arloko zenbait aditu ezaguni egindako elkarrizketekin, zientzia giroko antzezpenekin eta musika-saioekin batera. Ohiko bi jardunaldi hauek irailaren 15ean eta 16an eratuko dira aurten.
Bezperan, irailaren 14an, arratsaldez, Naukas Pro izeneko programa burutuko da estreinako. Aurrenengo lehen ekitaldi honetan, hainbat ikerketa-zentruk, laboratoriok, ospe handiko zientzilarik eta lan-talde ezagunek hogeina minutu izango dute, denetariko jendaurrean euren lana zertan den azaldu ahal izateko.
Horrez gainera, aurreko urteetan programa orokorraren barruan eratu izan den Naukas Kid ekitaldia, aparteko eskaintza gisa egituratu da aurtengoan, eta, irailaren 17an, igande goizean zehar burutuko da, hilaren 15eko eta 16ko hitzaldietan parte hartzeaz gainera euren seme-alabei lagundu nahi dien gurasoek hautatu beharrik izan ez dezaten.