Datorren ostiralean, hilak 15, hasiko dira Katxete Bola-joko I. Petronor Masterraren kanporatzeak. 16 bolaririk onenak, emakumezkoak zein gizonak, Sanfuenteseko bolatokian bilduko dira.
Kanporatzeak iraileko asteburuetan zehar izango dira, txapelketaren antolatzaileak diren, Sanfuentes, La Arena eta La Cuestako bolatokietan. Hilaren 15ean final-zortzirenak izango dira Sanfuenteseko bolatokian, 17:00etatik aurrera. Datorren larunbatean final laurdenak jokatuko dira La Cuestako bolatokian, ordu berean. Finalaurrekoak 17an izango dira, Sanfuentesen, 18:00etan, eta finala hilaren 23an, La Arenako bolatokian, 18:00etan ere.
Guztira 32 bolarik jokatuko dute, 16 gizon eta 16 emakume, denboraldi honetan zehar emaitzarik onenak lortu dutenak. Petronorrek jarraitzen du honela Katxete Bola-jokoa sustatzeko konpromiso sendoaz.