Ekoizpena gelditu gabe konbustio labeak eta ekipoak berrikustea ahalbidetuko duen izpi muonikoen bidezko tomografia sistema garatzea da Muon Systems startuparen proiektuaren muina. Ekimen honek Ekintzailetza Funtsaren laguntza jaso zuen, ideia gisa, pasa den deialdian.
Muon Systems-az gainera, Repsol Fundazioaren Ekintzailetza Funtsak beste hiru proiektu aukeratu ditu (C2C-New Cap, CE-BOND eta Place to plug) eta lau idei (Bulgeone, Finboot, Inanoenergy eta Manganese Flow Batteries). Seigarren deialdi honetako startup-ak jasotako 354 proposamenen artean aukeratuak izan dira. Azelerazio prozesua hasiko duten proiektuek 144.000 eurorainoko laguntza ekonomikoa jasoko dute, urte batean zehar, eta ideiek 2.000 euro hilabetero 12 hilabetetan zehar.