Petronorren babesaz Arraintxori Kirol Taldeak antolatutako azoka 50 stand baino gehiagoz eta hainbat ekintzez beterik izan zen: sukaldaritza osasuntzuko tailerra, nekazaritza ekologikoko tailerra, umeentzako tailerrak, korapilo, euli zein hilketarik gabeko arrantza tailerrak, arku-tiroa, herriko produktuen postuak, ehiza txakurren, hegazki harrapakari, argazki, mikologia, mineral, fosil, zein sendabelarren erakusketak, arrantza materiala, artisautza eta Enkarterriko dibulgazio materiala, hainbat gauzaren artean. Gainera, bisitariek Ertzaintzaren helikopteroa eta txakur batasuna parte hartu zuen erreskatea ikusi ahal izan zuten, baita arrokako arrain zein izurdea dastatu ere.
Azokaren berritasunik nagusiena Ingurumen Sailak instalatu zuen Reverse Vendingeko makina izan zen, bere erabilera erakusteko, erabiltzaileei eco-ticketak emanez opariengatik trukatzeko (LED bonbilak, iturrietarako perlizatzaileak, kamisetak, txanoak edo amantalak).