Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioarekin, 13 hilabete ingurutan, 20 ikasleek –7 emakume eta 13 gizon- heziketa teorikoa jasoko dute eta Petronorren praktikak egingo dituzte. Azpimarratu beharra dago, gainera, ikasleen %55a Findegiaren inguruko herrietakoak direla: Abanto-Zierbenako 5, Muskizko 4 eta Zierbenako 2.
Petronorren egiten den 18. Ikastaroa da eta formatu dualean diseinaturik dago. Prestakuntza teorikoa (714 ordu) egunez izango da eta praktikak (936 ordu) txandaka egingo dira, goizez, arratsaldez eta gauez, Findegian. Ikastaro okupazionala da eta ingurumen kudeaketako profesionaltasun ziurtagiri ofiziala barne hartzen du.
Aurkezpenean Miguel Gutierrez Petronorren zuzendari orokorra, Javier Laiseca Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria eta Jose Maria Montserrat Findegiaren Ekoizpen zuzendaria izan dira, zeinek “ikastaroa berezko kultura zein baloreak dituen giza taldean integrazio prozesua” dela azpimarratu dute.
Ikasleek hurrengoa ere entzun izan dute: “jasoko dituzuen ezagutza teknikoak, aplikazio metodoak eta praktikara eramateko konpromisoa garrantzitsuak badira ere, izango dira gai-zerrendan agertuko diren beste batzuk, ingurumenarekiko sentikortze pertsonalarekin eta gure auzokideen auzokide onak izatearekin zerikusia dutenak”.
Argazkiak, hemen.