Lehen aldiz Igor Yebra dantzaria, Bilbao Orkesta Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea eta UPV/EHU Abesbatza elkartuko dira Turkish State Opera and Ballet dantza taldearekin “Zorba Grekoa” Mikis Theodorakisen maisulana antzezteko, azaroaren 24an, Bilbao Arenan, Petronorren laguntzaz.
200 artista baino gehiago agertoki gainean, 5.000 ikusleren aurrean, hau izango da Sirtakirik hunkigarriena. “Barreras Invisibles” programa finantzatzeko erabiliko dira ekitaldi honen etekinak, Fair Saturday bultzatzen duen baztertze kultural egoeran dauden haurrak laguntzeko proiektua.
Sarrerak 15-60 euro bitarteko prezioak dituzte eta erosi ahal dira Ticketearen bitartez edo Fair Saturdayren bidez (644 735 706, entradas@fairsaturday.org).