5.000 pertsona inguruk Zierbenara gerturatu ziren pasa den asteburuan Kantauri Fest, ontzi tradizionalen festaren lehen edizioaz disfrutatzeko.
Bisitariek, -Meatzalde, Bilbo, Getxo, Gipuzkoa eta Kantabriatik etorritakoak-, Zierbenako portua txanelez, txalupaz, traineruz, batelez… beterik ikusi ahal izan zuten. Bertan ere tailerrak, erakusketak, irteerak, txapelketak eta itsas produktuen dastamenak antolatu ziren.
“Euria eta hotza egin zuen eta hori ekitaldia iluntzeaz gainera bisitarien kopuruan eragina izan zuen. Hala ere, jasotzen ari garen iritziak onak eta pozgarriak dira. Gure helburua edizio berriak antolatzea da”, diote antolatzaileek.
Enkarturrek eta Zierbenako Udalak bultzatutako ontzi jaialdi honek Petronorren babesa izan du.