Pasa den asteburuan, Abanto-Zierbenak bere BurdinFestaren X. edizioa izan du, Gallartako Concha II kortaren inguruan. Bi urtero meatzariak omentzeko antolatzen den burdin azoka honek Petronorren babesa dauka.
BurdinFesta pertsona guztien gustukorako ekintzez betetako programa izan zuen: meatzari trena, artisautza lanbideen erakustaldiak, zuzeneko musika, herri bazkaria, haurrentzako tailerrak, etabar. Gainera, ostiralean Meatzaritzaren Museoen eta Meatze-ondarearen II. Topaketa antolatu zen eta ondare honen defentsaren aldeko agiria sinatu zen.
BurdinFestaren ospaketa Euskadiko Meatzari Kultura zein Ingurumenaren Parkea ezagutzeko aukera ere izan zen, ate irekien jardunaldian.
Esan beharra dago, bigarren urtez, meategietan haien bizitza utzi zuten meatzariek omentzeko xedez, martxa isila izan zela. Ehunka pertsonek Gallartako kaleak zeharkatu zituzten 500 faroltxo azoka gunerarte eramanez.