Kukai Dantza Taldeak ekitaldia eskainiko du, otsailaren 3an, Muskizko Meatzari Aretoan, Petronorren babesaz.
Kukai 2001.urtean Jon Maya dantzari eta koreografoak Errenterian sortutako dantza konpainia da. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz.
16 urteotan hainbat ikuskizun garatu ditu baita haiengatik sari asko lortu ere, azkena 2017ko Dantza Sari Nazionala, Sorkuntza alorrean, “tradizioan oinarritutako lengoai unibertsala sortu eta bere exekuzioaren perfekzioagatik”.