Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, pasa den urriaren 19an ospatua, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen boluntarioek informazio mahaia jarri zuten atzo Petronorren, gaixotasun honi buruz informatzeko asmoz.
AECCren boluntarioek informazio materialak eta papar-hegalean jartzeko begiztak banatu zituzten findegiaren langileen artean, zergaiti honekin kolaboratzeko bularreko minbiziari buruzko merchandisinga –eskumuturrekoak, eguzkirako betaurrekoak, xaboiak eta euritakoak adibidez- erostera animatuz.