Guraso guztiek beren alabentzat oso lagungarria izango den prestakuntza sendoa nahi dute, oztoporik eta kristalezko sabairik gabeko lan-mundu batean. Bertan, gainera, nahierako bizimodua aukeratu eta banakako askatasunez garatu ahal izango dute, laneratzeko eta etorkizuna marrazteko aukera eskaintzen dien prestakuntzaren bidez. Prestakuntza horrek, etorkizun horrek, prestakuntza teknikoa du izena (lanbide heziketa edota unibertsitarioa), zeinek ondoren lan ona izateko aukera ematen du, Zergatik ez zuen alabentzako?
Errealitate hori eta alabarentzako etorkizun hori ezagutzera emateko jardunaldi berezi hau prestatu du Petronorrek, AED eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroarekin batera. Bertan, Lourdes Ubieta Lemos Amantegiko Garraio eta Kalitateko Zuzendariak bere lanaz berba egingo du eta Francisco Javier García Huete zein Irati García Martín, aita eta alaba, baita findegian operadoreak ere, beraien jardueraz mintzatuko dira. Javier Laiseca Somorrostroko Prestakuntza Zentroaren zuzendariak prestakuntza teknikoaz hitz egingo du, neska gazteen artean, eta Petronorreko Rosalia Ferreñok konpainiaren beka programaz informatuko du.
Informazio guztia, hemen.