Prestakuntza honetan Findegiaren barruan dagoen suteen aurkako zelaian benetako suarekin esku hartzen da, besteak beste. Heziketa, suteak ekiditean, adituak diren pertsonekin egiten da eta uneoro langileen zein industria gunearen segurtasuna kontrolatzen dute.
Ohiko programa da, urtez urte, indarreko legegintza betez eta administrazio publikoko sailen onespenaz, Petronorrek abian jartzen duena. Ingurunea honen berri badauka. Hala ere, informatu egin da berriro, jarduera aurrera egin ahala kea agertu daitekeelako eta jakinean egonik funtsgabeko alarmak saihesteko.
EGUTEGIA:
*Urriaren 31n eta azaroaren 2, 6, 8, 14, 16, 20, 22, 28 eta 30an goizeko 8:30etatik 10:30etara egingo dira praktikak.
*Azaroaren 7 eta 15ean arratsaldeko 14:30etatik 16:30ak arte.