Bilboko Portuko Agintaritzak jakinarazi du, gaur, urriak 11, 12:00ak aldera gutxi gorabehera, Bilboko Itsas Portuko eta Santurtziko soinu-alarmak aktibatuko dituztela, portuko langileak eta biztanleak izaera kimikoa duten ihes toxikoei buruz ohartarazteko.
Ariketak 3 minutu inguru iraungo ditu, eta ez du loturarik asteartero 10:00etan egiten den asteroko aktibazioarekin.
Ariketa-mota horiek beharrezkoak direla azpimarratzen dute, balizko ezbehar kimikoen aurrean segurtasun-maila gorena bermatzeko.