Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari lotuta dagoen, Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea gelditzeari ekin zaiola gaur goizean, mantenu lana egiteko. Bihar, urriak 27, bere abian jartzea aurreikusi da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.