Elias Unzueta: “sistema berriak itsasoaren gainazalean sor daitezkeen hidrokarburo-orbanak goiz detektatzea ahalbidetuko digu”

“Sistema honi esker gainazalean sor daitezkeen hidrokarburo-orbanak goiz detektatu ahal izango ditugu. Honen helburua, hidrokarburo-zantzuak atzeman eta geldiaraztea da, itsasbazterretako esparruak zikindu baino lehen”, azaldu du Elias Unzueta Petronor Innovacion-en ingeniari arduradunak, Itsas-terminalean instalatu den HEADS sistema berritzaileari buruz.

Hainbat sentsore erabiltzen dituen sistema konplexu honi esker, itsasoan gorabeheraren bat detektatuz gero, sistemak argi infragorriko eta radarreko irudien bitartez lortutako informazio guztia bilduko du, kontrol-zentroan alarmari automatikoki eraginez. Zentzu honetan Unzuetak dio, “honek fidagarritasun-maila maximizatu eta eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan etengabeko monitorizazioa izatea”  ahalbidetzen duela.

Petronorren Terminalean instalatutako sistemak dagokion itsas azalaren % 100en gaineko estaldura lortuko du, eta honek aurrerapen handiaz esku hartzeko aukera bermatuko du. Gainera, sistemak orban horiek norberarenak ala beste norbaitek eragindakoak diren zehazteko gaitasuna izango du.

Uztailean informatu zenez, sistemak hilabeteak daramatza esperimentazioan Bilboko Portuaren barnean. Itsasoan aurretiko hidrokarburo isuria eskatuko luketen benetako frogak ezin direnez egin, arrain olioa erabili da uneoro. Elias Unzuetak argitu duenez, “arrain olioa biodegradagarria da eta detekzio sistemak berdin aktibatzen ditu”.

HEADS (Hydrocarbon Early Automatic Detection System) deitzen den teknologia hau, Repsol Taldeak eta Indra teknologia-enpresak elkarrekin garatu dute.

Bideoa, hemen.