400 pertsonek hartu zuten parte igandean froga honen lehenengo edizioan. Megaduatloia Deskonectak antolatu zuen, Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak eta Artzentales, Sopuerta, Galdames, Muskiz zein Abanto-Zierbenako udalen laguntzaz.
Gizonezkoen kategorian, Borja Lafragua Cel Solución Enkarterri Triatloi taldeko erreleboko txirrindulariak 3 ordu 29 minutu eta 15 segundoko denboraz helmugara iristen azkarrena izan zen. Kategoria mistoan Vía Verde Team taldeak izan zen garaile, taldeko laugarren kideak, Iñigo Jimenez txirrindulariak, 3 ordu 49 minutu eta 12 segundotan amaitu baitzuen. Emakumezkoen kategorian Urbiko Neskak taldeak irabazi zuen; Catherine Holling txirrindulariak 4 ordu 36 minutu eta 52 segundutan bukatu zuen.
Gualber Atxurra Petronorren Erakunde harremanetako teknikaria bertan izan zen, sariak banatzen.