Petronorren 1979an lortu zuen ahalmenik handiena, 12 milioi tona petrolio urteko, eta kopuru horrexeri eusten dio gaur egun. Bestela esanda, ez da gehitu ekoizpen-gaitasuna, baina bai energia-eraginkortasuna eta produktuen balio erantsia.
1990ean, Repsol eta Kutxabank (BBK) Petronor SAren akziodunerian sartu zenez geroztik, teknologia berriak txertatu eta finantzaketa-ahalmena hobetzea lortu ahal izan zen.
Fuel-olioa Murrizteko Unitatea 2011n eraiki zen, mila milioi eurotik gorako inbertsioaz (Euskadin egin den industria arloko inbertsiorik handiena), Petronorren gertuko etorkizuna bermatuz. Repsolen apustu industrialari esker, Muskizko findegia iraunkorragoa da, teknologia erabilgarririk onenak erabiltzen ditu erregaiak eta energia elektrikoa ekoizteko –Inbertsioen Europako Bankuak aitortu duenez– eta 2012az geroztik Europan desagertu diren 26 findegien bideari jarraitzea saihestu du.
2010etik 2016ra bitartean, Petronorrek 32 milioi eurotik gorako ekarpena egin dio Muskizko udal-kutxari, eta 674 milioi eurokoa Foru Ogasunari, hau da, Bizkaiko guztizko zerga-bilketa garbiaren %10,03.
2017an, Petronor Innovacion delako filiala sortu da, Petronorren etorkizuneko oinarriak finkatzeko, I+G+b arloko proiektuak gauzatzeko eta konpainiaren ikuspegi eta estrategia berria bideratzeko, betiere findegi hutsa izatetik enpresa multienergetikoa izatera igarotzeko asmoz, mugikortasun elektrikoari, mikrosareei eta banatutako energia-sorkuntzari arreta eginez.
1968-2018, berrogeita hamar urte energiaz beteta.
Zorionak eta urte berri on.