Petronorrek kontrol sistema berri bat instalatu du, lantegiko gune kritikoak bistaratu eta irrati sistemak nahiz zirkuitu itxiko kamerak ikuskatzeko. Honako hau 8.5 milioiko inbertsioa izan eta urte hasierako Etenaldian egindakoa, berriz, 49 milioi euro bestekoa.
Findegiko kontrol-gela bertan egiten diren prozesu guztiak kontrolatzen dituen “garuna” da, eta hor erregistratzen dira prozesu horiei dagozkien aldagai guzti-guztiak ere.
Orain arte, Petronorrek bi kontrol-gela zituen lan hori aurrera ateratzeko, baina hemendik aurrera, kontrol-gela bakarra izango du, sakabanatutako kontrol-sistema bakarrarekin, garrantzi handiko jauzi teknologikoa egin ondoren.
Zehazkiago esanda, sistemaren eraberritze teknologiko osoa egin da, sistema berri bat instalatuz, eta kontsolako estazioak, irrati sistemak nahiz kontrol-gelan instalatutako pantailen bitartez operadoreei lantegiko gune kritikoak bistaratzea ahalbidetzen dien findegi osoko telebista-zirkuitu itxiko kamerak ere berritu dira.