Kukai Dantza Taldeak “Lotuneak” espektakulua aurkeztuko du datorren larunbat honetan, otsailak 3, Muskizko Meatzari Aretoan, arratsaldeko 19:30etan, Petronorren babesaz.
Kukai dantza konpainiak -2017ko Dantza Sari Nazionala- eta Iñaki Salvador pianojoleak ikuskizun aparta eskainiko dute Muskizen, “Lotuneak”, izaera integratzailea duen proiektu berezia.
Kukai Errenterian (Gipuzkoan) sortutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez jaioa, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz.