Deialdia enpresa txiki zein ertainei zuzendurik dago, hala ere bere enpresa eratuta ez duten pertsona fisikoek ere parte hartu dezakete. Ekintzaile Funtsa ekimen globala da, zeinetan mundu osoko ekintzaileek parte hartu dezakete.
Ekintzaile Funtsak bi garapen mailatan dauden startupak laguntzen ditu: Proiektuak, startup helduagoak baina merkataritza fasera oraindik heldu ez direna, eta Ideiak, bere teknologia edo negozio eredua baliozkotzen ari diren startupak.
Repsol Fundazioaren azeleratzaileak hurrengo esparruetan konponbide berritzaileetan lanean dauden startupik onenak lagunduko ditu: digitalizazio eta mugikortasunean, kimika zein energia industrietarako, eraikuntzarako, etxeetarako edo garraiobideetarako material berrietan, ekonomia zirkularrean eta energia eraginkortasunaren hobekuntzan, eta energia zein kimika industriaren operazioetako prozesuetan eta esplorazio zein ekoizpenean.
Parte hartu nahi duten ekintzaileek beraien proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte gaurtik hasita 2018ko martxoaren 12ra arte, fundacionrepsol.com webgunean.