Bilboko Zabalburu Ikastetxearen Laborategiko Analisi eta Kalitate Kontroleko Goi Mailako Graduaren 2. mailako ikasle taldeak Findegiaren laborategia bisitatu du.
Muñatonesen Findegiari buruzko aurkezpena entzun ostean, ikasleek laborategia bisitatzeko aukera izan dute eta bertan analisi tresneriaren funtzionamenduari buruzko azalpenak jaso dituzte. Gainera, Petronorren ekoizten diren zenbait produktuen lagina ikusi ahal izan dute.
Miguel Angel Sinobas Petronorren Laborategi burua eta Lucía Orbe zein Nerea Mendizabal teknikariak bisitariekin izan dira.