Cesar Peñeñori Atletico de Madrid-Athletic Club Bilbao partidua, datorren igande honetan, otsailak 18, Wanda Metropolitano-an ikusteko sarrera bikoitzaren –hotela barne- irabazlea da.
Zierbenatar eta athleticzale honek Atletico de Madrid-Athletic Club Bilbao topaketaz bere emaztearekin disfrutatuko du, Wanda Metropolitano-an, arratsaldeko 16:15etan. Saria larunbat gauerako logela eta igandeko gosaria ditu barne.
Cesarrek Petronorrek egiten dituen zozketak gustatzen zaizkiola aitortzen du, baita ez dela parte hartzen duen lehen aldia, ezta saria irabazten duen lehendabiziko aldia: “iaz nire emazteari tokatu zitzaizkion sarrerak Athletic Calderonen ikusteko, zelai horretan jokatu zen ligako azken partidua zen eta esperientzia itzela izan zen. Sarrerak Palko Vipean ziren eta hotela izugarria zen”.
Espero dugu orain ere esperientziaz gozatzea. Zorionak!