Nati de la Puerta historialariak Petronorrek Bilboko Portuaren garapenean izan duen garrantzia gogoratu du

Nati de la Puerta, atzo, hitzaldia hasi baino lehen.
“Bilboko portua eta Punta Luceroko zabalgunea, Petronorrek egindakoa eta José Manuel Sendagortak diseinatutakoa, giltzarrizkoak izan ziren Nerbioi-Ibaizabalgo itsasadarraren bi aldeetako industria garatzeko eta hirigintza antolatzeko”.  Hitz hauek Natividad de la Puerta historia ekonomikoko doktoreak esan ditu “Portua eta industria energetikoa”  izenburuko hitzaldian, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan antolatutako “Burdinezko Itsasadarra, meatzaritza, siderurgia eta portua”  hitzaldi-zikloaren barruan.

Atzo eskainitako hitzaldian, Nati de la Puertak argi utzi zuen hiriko kaiek merkataritzarekin duten lotura eta petrolioaren tratamendua uste baino askoz ere aspaldikoagoak direla. Estatuko lehenengo findegia Zorrotzako muturrean finkatu zen 1878an, eta historialariak adierazi duenez, ““petrolioak balea asko salbatu zituen, izan ere, baleak etxeetako argiztapenerako olioa lortzeko harrapatzen ziren, harik eta 1849an Abraham Gesner-ek kerosenoa asmatu zuen arte”. Harez geroztik, kerosenoak balearen gantza ordezkatu zuen.

1968ko azaroaren 30ean Petronor eratu zen, eta honek Punta Luzeroko dikea eraiki eta itsasontzi-flota osatu zuen: “Petronorrek eraikitako ontziak Espainiako flota osoko handienak izan ziren, eta B/T Santa Mariako andelek Bilboko Udaletxearen altuera zuten”,  ziurtatu du historialariak.

50 urte geroago, Petronorrek petroliogintzako konpainia garrantzitsua izaten jarraitzen du, flota propiorik gabe, baina berrikuntzan oinarritutako etorkizunari begira.