Petronorren 50. urteurrena ospatze eta findegia modu hurbilean ezagutarazte aldera, ate irekien kanpaina antolatuko da. Jardunaldiak enplegatuen senideei eta inguruko udalerrietan, Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan, bizi diren pertsonei daude zuzenduta.
Bisitaldiak asteazkenero egingo dira, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:30etara (findegiko jangelan bazkaria barne).
Gehienez 30 lagunek har dezakete parte bisita bakoitzean eta eskaera bakoitzeko 2 pertsonek eman dezakete izena. Ahal izanez gero, jasotako eskaera guztiei erantzuteko behar adina bisitaldi antolatuko dira.