Bilboko Portuak dibulgazio zentroa inauguratu du gaur Itsas Museoan, gaur egungo jarduera azaldu eta historian izan duen garrantzia bistaratzeko asmoz.
“Port Center” deritzon esparru berri honek 428 metro koadroko azalera du, eta Portu Agintaritzak ordaindu du zentroa sortzeak izan duen 400.000 euroko kostua, Museoari lagatuz Bilbon publikoki erakutsi dezan.
Erakusketa-gunea museoaren lehenengo solairuan kokatu da, sei bloketan banatuta. Gainera, erakusketan sartzean, Petronorrek izan zuen “Muñatones” izeneko lehenengo petroliontziaren branka ikus daiteke, eskalan egindakoa eta 4,5 metroko altuera duena. Irteeran, tanga-ontziaren istriborreko amula dago ikusgai.
Manu Núñez Petronorren Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaria eta Gualber Atxurra Findegiaren Harreman Instituzionaleko teknikaria izan dira esparru berriaren inaugurazioan.